Jokin Lizeaga konpetiziora itzuli da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 31a, 10:19

Eskumuturreko lesio luze bat gainditu ondoren, Jokin Lizeaga urnietarra atzo igandearekin konpetiziora itzuli zen Sabiñanigon egindako VI. Puyada a Oturia mendi lasterketa ezagunean. Aurtengoan, 38 kilometroko lasterketa hau, aldi berean, Espainiako mendi lasterketen txapelketa ere izan zen. Irabazlea, Raul Garcia gaztelarra izan zen 3:13:41ko denbora eginda. Jokinek 12. postu bikaina lortu zuen 3:31:24ko markarekin. Zorionak Jokin! Bestalde, Euskalduna taldeko Jon Iturralde 16. postuan sailkatu zen Amorebieta-Etxanon egindako IV. Aramotz mendi lasterketan. Aitor Osa, gizonezkoen kategorian eta Ohiana Azkorbebeitia, emakumeenean izan ziren irabazleak.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!