Bihar maiatzaren 30ean, 17:30ean Urnietako Plazido Muxika plazan Herri Kirol jaialdia burutuko da. Bertan, Gipuzkoako lokotx-biltze txapelketa eta Gipuzkoako 2. mailako aizkolarien kanporaketa izango dira jokoan. Gipuzkoako lokotx-biltze txapelketan hauek izango dira partehartzaileak: Arkaitz Astiazaran, Jon Larrañaga, Gotzon Zulaika, Eneko Garmendia eta Xabier Barberana urnietarra. Eta 2. mailako aizkolarien kanporaketan: Jokin Alkizalete, Javier Aranbarri, Mikel Larrañaga, Ugaitz Mugertza, Urtzi Olasagasti, Unai Otaño, Xabier Zaldua eta Jose Felix Zubizarreta. Eguraldi txarra balitz jaialdia Udal-pilotakuan egingo litzateke.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!