Benjamin jaia Urnietan, 190 haurren parte hartzearekin

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 29a, 12:42

Urnietako ikastetxeetako neska-mutilen kirol jai handia burutzen ari da kiroldegian. Goizez eta arratsaldez futbolean eta eskubaloian arituko dira tolosarrekin edota zarauztarrekin batera. Eguraldi ederrarekineman zaio hasiera taldeen aurkezpenari. Denera, Urnietako zortzi talde ari dira jokatzen. Guraso taldearen lanari esker ateratzen da jaia aurrera. Amaiera arratsaldeko 17:30etan emango zaio kiroldegiko atarian egingo den sari banaketa ekitaldian. "Conquistador del fin del mundo" telebista saiokoak arituko dira sariak banatzen.

Taldeen aurkezpena, bideoa | Urnietako 8 taldeak, argazkiak

 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!