Jesuen Bihotza ikastolako ikasturte bukaerako festa ekainaren 5ean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 28a, 15:25

Datorren larunbatean, ekainak 5, Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolan ikasturte amaierako jaialdia ospatuko dute. Hona hemen egun osoko egitaraua:

- 14:00-16:00  Esku pilota eta frontenis partiduak Behar-Zana pilotalekuan /Futbol partiduak Txerminen.
- 16:00  Mus txapelketa eta aldibereko Xake jokaldiak Txerminen.
- 16:00-16:30  Kros herrikoia Txerminen.
- 16:30-18:00  Ikasleen ikuskizuna.
- 17:00-19:00  Argazki eta eskulanen erakusketa ikusgai 3. solairuan.
- 18:00  Pailazoak ganbaran. / Tailerrak: aurpegi margoketa, maraka eta pultsera tailerrak.
- 18:15  Ikasle eta gurasoentzako jokoak.
- 19:30  Tonbola eta trikitixa.
-Afari-merienda eta tonbola Txermingo eraikinean.

OHARRAK:
- DBHko 3. mailako ikasleek, kurtso bukaerako bidaiarako dirua biltzeko asmoz, tonbola antolatuko dute eta prestaturiko pintxoak dastatzeko aukera ere izango da taberna zerbitzuan.
- Tonbolako zozketa, jokoen ondoren izango da, 19:30ak aldera.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!