Girotzaile naturalen elaborazio prozesuan, lehenengo, berezko ekoizpeneko xaboia birrindu eta, gero, lore-hosto eta esentzia naturalekin nahastu egiten da. Horretarako, parte hartzaileek xaboi, lore eta %100 naturalak diren esentzi askoren artean (limoia, naranja, izpilikua, ea.) aukeratu ahal izango dute. Ondoren, osagai hauekin, umeek bola batzuk egiten dituzte, eta, bukatzeko, zintzilikari bat jartzen diete. Parte hartzaileek girotzaileak etxera eraman ahal izango dituzte.
Prozesuaren iraupena 10-15 minutu ingurukoa da eta parte hartzaileek girotzaile naturalak bakarrik edo gurasoen laguntzarekin egiteko aukera izango dute, beti ere tailerreko begirale baten ikuskapenarekin.
Jarduera hau doakoa izando da eta Leitzaran Bisitarien etxean burutuko da, arratsaldeko 16:30etatik 18:30 bitartean.
Informazio gehiagorako www.leitzaran.org web gunea kontsultatu edo telefono honetara deitu dezakezue: 943 300 929