Eskualdeko aipatu lau Udaletako alkateek goizean sinatu duten hitzarmena:
1. Gipuzkoako Foru Aldundiak deialdi bat egiten du, urtero, "Elkarrekin" programaren barruan, munduko beste hainbat lekutako hiri eta herriekin senidetu nahi duten udalei diru-laguntza emateko. Eta laguntza horren helburua da herri eta eskualdeen arteko harremanak estutzea, ildo honetan udalek burutzen dituzten egitasmoak sustatuz.
2. Aduna, Asteasu, Billabona eta Zizurkilgo udalek, laguntza horiek eskuratzeko eskaera bakar bat egin zuten joan den urtean, eta halaxe egingo dute aurten ere. Kontuan hartuta aipatutako lau udal horiek ez daudela mankomunatuak, lauak ere adostasun batera iritsi dira laguntza eskuratzeko erari dagokionez. Eta adostasun hori zertzearren erabaki dituzte honako
ESTIPULAZIOAK
Lehenengoa.- Aduna, Asteasu, Billabona eta Zizurkilgo udalek, Gipuzkoako Foru Aldundiak burutzen duen "Elkarrekin" senidetze programaren barruan, udalei ematen zaien diru-laguntzarako deialdian eskaera bakar bat aurkezteko konpromisoa hartu dute.
Bigarrena.- Kontuan izanik deialdi hori oraingoz urtero egiten dela, dokumentu hau sinatuko duten lau udalek txandaka jasoko dute, urtez urte, ondorioztatzen den diru-laguntza.
Hori horrela, eta elkarrekin adostutakoari jarraituz, 2009. urtean Zizurkilgo udalak jaso zuen laguntza; 2010ean, Adunako Udalari dagokio; eta datozen bi urteetan, berriz, konpromiso hau izenpetu duten eta aurrerantzean ere izenpetuko duten 4 udaletako beste biek jasoko dute.
Hirugarrena.- Laguntzak jasotzeak eragiten dituen gastuei dagokienez, urte jakin batean senidetzeak eragindako gastuak, urte horretan laguntza jaso duen herriak ordainduko ditu; baina joan-etorrien gastuak lau udalen artean ordainduko dituzte, zati berdinetan. Aldaketaren bat gertatuko balitz (inor ez azaltzea, esate baterako), hitzarmen honetako punturen bat aldatzeko aukera izango lukete udalek.
Laugarrena.- Senidetzea El Salvadorreko Mianguera herriarekin egingo da.
II. Senidetze eguneko egitaraua:
Maiatzaren 29an, Adunan
11:00 Ongi-etorri insituzionala Aiztondoko Udalek Salvadorreko lagunei.
Segidan, Porrotx pailazoaren emanaldia.
Goizean zehar, talogileak.
13:00 Ongi etorri herrikoia bertsolari eta dantzariekin.
14:00 Bazkaria frontoian (paella ederra 15 eurotan, 12 urtetik beherakoentzat: 5 euro). Txartelak eskualdeko ohiko tokietan salgai. Baita egunean bertan Adunan ere.
16:30 Haur nahiz helduentzako jolasak.