Aste berdea eskualdean

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 27a, 14:15

Aurten Biodibertsitatearen Nazioarteko urtea dela aintzat hartuz, eta gainera, ekainaren 5ean mundu osoan Ingurumenaren eguna ospatuko denez, Tolosaldea eskualdeko Udalek, Tolosaldea Garatzen garapen agentziaren koordinaziopean, ekintzaz beteriko egitaraua osatu dute. Egitaraua osatzerakoan, bi gai nagusi hartu dira oinarrian: Biodibertsitatearen galera ekiditea eta kontsumo arduratsua bultzatzea.

Aste berdearen harira Beterri-Aiztondo eskualdean antolatutako ekintzak:  

* "Baserritik eskura, salmenta zuzena eta Kontsumo Taldeak" izeneko hitzaldia. Maiatzak 27, osteguna. Zizurkilgo Atxulondo Kultur Etxean. 19:30.

EZAUGARRIAK: kontsumo arduratsua eta elikadura subiranotasunaren aldeko hitzaldi honen bidez, Usurbilgo Kontsumo Taldeei buruzko nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute bertaratutakoek.

* 2. eskuko gauzen azoka. Ekainak 4, ostirala. Villabonako Berdura Plazan. 17:00-21:00.

EZAUGARRIAK: berrerabilpena sustatzea da helburua. Nahi duen orok parte har dezake, bere gauzak saldu, trukatu, edo oparitzeko aukera izanik. Beharrezkoa da azokaren egunean interesatua postuan egotea. Gauzak saltzeko, norberaren herriko udaletxearekin harremanetan jartzea beharrezkoa da.

* Espezie inbaditzaileei buruzko hitzaldia. Ekainak 4, ostirala. Villabonako ikastetxeetan. Goizean zehar.

* Ura natur baliabideari buruzko ekintzak. Ekainak 5, larunbata. Adunan, egun osoan zehar.

JARDUERAK:

1.- Erreka Eguna: hitzordua goizeko 10etarako finkatu da, herriko plazan. Herritarrek aukera izango dute Adunako erreka baten egoera gertutik ezagutzeko. Ondoren, ingurumenari buruzko pelikula proiektatuko da udaletxeko kultur aretoan, 12:15etan. Izena emateko, Adunako udaletxera deitu behar da (943 692 571). Izena emateko azken eguna: ekainak 3, osteguna.

2.- Ttanttoren Jolasa: herri-eskolako ikasleei zuzendutako urari buruzko jolas dinamikoa. Hitzordua: 17:00etan herriko plazan (2 orduko iraupena).

*Zizurkil eta Asteasutik barrena mendi ibilaldi herrikoia. Ekainak 6, igandea.

EZAUGARRIAK:

-Bi irteera puntu (biak 09:00etan): Zizurkilgo Pello Mari Otaño plaza eta Pasus plaza. Bi taldeak Salobieta izeneko bidegurutzean elkartuko gara.

-       Luzera: 12 km.

-       Desnibela 150 metro.

Zizurkilgo udalerria ekialdetik mendebaldera zeharkatuko dugu, bidean
galtzear dauden herri-bideak ezagutu eta Zizurkilgo Andrezketa eta Asteasuko
Ibargun baserrien ekoizpenak eta egiten duten lana ikusteko aukera paregabea izango dugu.

* "Hiriko baratzezaintza: baratzeak balkoian" .

EZAUGARRIAK:

-Ikastaroa egiteko datak: ekainak 1, 3, 8, 10 eta 15.

-Ordutegia: 16:30etatik 19:30etara.

-Lekua: Itsasmendikoi Fraisoro nekazal eskola (Zizurkil)

-Manuel Esparza

-Helburua: Oinarrizko ezagutzak lortzea eta teknika erraz batzuk
ikastea baratza txikiak landatu ahal izateko terraza eta balkoietan.

-Hizkuntza: gaztelania.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!