Halterofiliako Gipuzkoako Absoluto txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 26a, 16:06

Joan zen larunbatean, Villabonako Olaederra kiroldegian, Halterofiliako Gipuzkoako Absoluto txapelketa jokatu zen. Irungo, Zarauzko eta Danenako 16 pultsularik hartu zuten parte. Ekainaren 5ean, Galdakaon ospatuko den Euskadiko Absosluto txapelketarako baliogarria den frogara ikusle dezente hurbildu zen, eta pultsulariek, emanaldi polita eskainiaz eskertu zieten.
-56 kilo kategorian. Asier Gallego (1.) - Kellyam Quintana (2.) - Ionut Damdu (3.)
-62 kilo kategorian. Ekaitz Kortajarena (1.) - Joseba Arrate (2.)
-69 kilo kategorian. Igor Sasiain (1.) - Adrian Sasiain (2.)
-77 kilo kategorian. Francisco Gonzalez (1.) - Unai Calvo (2.)
-85 kilo kategorian. Javier Aranburu /Irun (1.) - Iñaki Zubelzu (3.)
-94 kilo kategorian. Teddy Martinez (1.)
DENAK DANENA TALDEKOAK (Javier Aranburu ezik).
BANAKAKO SAILKAPEN OROKORREAN: Teddy Martinez (1.) - Igor Sasiain (2.) - Francisco Gonzalez (3.).

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!