Ertzaintzak presoen argazkiak kendu ditu Irunberri tabernatik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 26a, 13:05

Aiurrik jakin duenez, Ertzaintza Irunberri tabernan sartu da. Presoen argazkiak eta hainbat oroigarri kendu eta Hernaniko komisaldegira eraman ditu. Gaurkoak zerikusia izan dezake maiatzaren 3an Santa Krutz Egunean, bazkalostean, Ertzaintzak elkartean egin zuen agerpenarekin. Orduan hainbat argazki atera eta miaketak egin zituen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!