Zubimusu berritzen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 25a, 19:01

Zizurkil eta Villabona arteko Zubimusu zubia berritzen ari dira azken hilabeteotan. Dagoeneko oinezkoentzako ibilbidea birmoldatzeko lanarekin amaitu dute, espaloia txukunduz eta zabalduz. Gaur goizetik hasita, errepidea asfaltatzen ari dira. Zubiko lanak laster amaituta ikusi ahal izango dira, beraz.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!