Atzo iluntzean izan zen Santio jaietan, uztailaren 26an kaleratuko den konpartsa herrikoia bideratzeko lehen entsegua. Danborrada eta dantza uztartuko dira aurtengoan, festa informala aurkeztuz. Agustin Laskurain herritarraren eta Oinkari dantza taldearen artean ari dira konpartsa antolatzen eta aurrerantzean, jaiak bitartean, astelehenero bilduko dira Txermingo ikastolako ganbaran 20:30etatik 21:30etara danborrada nahiz dantza entseatzeko. Izena emateko epea maiatzaren 31n amaituko da.