Aizkardirekin Zuberoako mendietara

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 24a, 20:06

Datorren igandean, maiatzak 30, Zuberoako mendietan zeharkaldia egingo dute Aizkardiko kideek, Arangaitzetik Lakarrira.   
Arangaitzetik abiatu (850 m.) eta Lexarra mendira igoko dira (1034 m.), handik Auskira jarraitu eta Arhansuseko gainera (935 m.). Ugatze (1137 m.), Beloskare (1137 m.) eta Bosmendieta (1120 m.) tontorrak igarota, Lakarrira jaitsiko dira (260 m.).
24 kilometroko ibilaldia egiteko sei ordu beharko direla estimatu dute antolatzaileek. Izena emateko: 649 717 182 (20:00etatik 22:00etara) edo Aizkardi mendi elkarteko egoitzan. Epea: maiatzak 27, osteguna.
Igandean, Olaederra kiroldegiaren paretik abiatuko dira goizeko 06:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!