Lehenengoa bihar astearterako, greba honen deialdiak administrazio publikoko langileei eragiten die. Espainiako Gobernuak agindu dituen murrizketak salatzeko, hau da, soldatak %5 jaitsiko direla ekainetik aurrera, eta 2011n izoztu. Deitzaileak, ELA, LAB, STEE-EILAS eta ESK. Bigarren deialdia, ostiralerako da. Egun horretarako metaleko langileak deitu dituzte grebara. Deitzaileak, ELA, LAB, CCOO eta UGT.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!