Trikitixa eta panderoa ikasten ari diren ikasleek emanaldia eskainiko dute. Antzerki tailerreko ikasleek bi antzerki egingo dituzte: LH 2. mailakoek “Turuta Dantzariak” eta LH 3. mailakoek berriz “Pernando Amezketarraren Pasadizoak”. Gainera, bertso eskolako ikasleek ere emanaldia eskainiko dute.
Ikasle hauek ikasturte honetan eskola orduz kanpoko ekintza talde desberdinetan parte hartu dute eta ikasturte amaierarekin batera emanaldia eskainiko dute. Ikastolatik, "bai guraso nola herritarrei Basterotik pasatzeko gonbitea luzatzen zaie, gozatu ederra hartuko dute eta!".