Soraluze 0 - 1 Urnieta

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Gaur arratsaldean Urnietako erregional gorengo mailako taldeak Soraluzen jokatu du mailari eusteko azken aukera ematen dion kanporaketako joaneko partida. Gorengo edo preferente mailako bi multzuetan liga amaieran azken-hirugarren gelditu diren bi taldeek elkarren aurka jokatuz erabakiko baitute nork mailari eutsiko dion eta nor jaitsiko den 1. erregional mailara. Eta gauzak ezin hobeto hasi dira, 0-1eko ematzarekin etxeratu baitira gorritxoak. Datorren larunbat arratsaldeko 17:45etan Urnietako zelaian jokatuko dute itzulerako partida eta etxeko zaletuen animoekin garaipena lortu eta mailari eustea espero dute. Aupa Urnieta!                          Kadeteak: kopako final laurdenak: Urnieta 1-1 Añorga. Penalti jaurtiketetan Añorgak 5-3 irabazi du eta ondorioz Urnietako taldea kanporatua izan da. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!