Errepidea: GI-131 (Urnieta-Andoain).
Zatia: Iruraingo gainetik (Xoxokako sarrera) Super Amara Udalerriak: Andoain eta Urnieta
Lanak: Leizotzeko lotunea eraikitzea (Andoaingo saihesbidea, Urumeako autobia).
Trafikoan duen eragina: GI-131ko norabide bat moztea.
Trafikoa txandaka, semaforoekin
Ixiera eguna: Astelehena, maiatzaren 24a.
Moztuko den azken eguna: Igandea, ekainaren 6a.
Urumeako autobiaren hegoaldeko zatian, Andoaingo saihesbidea egiteko lanak aurrera doazela, maiatzaren 24an, astelehena, GI-131 (Donostia-Andoain) errepideko lerro bat moztuko da, errepidearen galtzada orain eraikitzen ari diren Leizotzeko lotunearekin lotzeko.
ANDOAINGO SAIHESBIDEA
Andoaingo saihesbidearekin bukatuko da hegoaldean Urumeako autobia, N-1ekin lotura eginda. Saihesbideari esker, orain GI-131ren puntu horretatik egunean pasatzen diren 14.500 ibilgailuetatik gehienak aurrerantzean ez dira pasatuko Andoaingo hirigunetik. Andoaingo saihesbideak 2,2 kilometro izango ditu, 290 metroko luzera eta 15 metroko barne diametroko tunel bikoitz bat eta N-1 errepidearekiko lotune bat Buruntza aldean, gehi lotuneerdi bat Leizotzen.