Urnietako futbol taldea erregional gorengo mailari eusten saiatuko da

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Erregional gorengo edo preferente maila, 16 taldez osatutako bi multzotan jokatu da. Multzo bakoitzeko azken bi sailkatuak zuzenean mailaz jaitsi dira eta azken-hirugarren izan direnak elkarren aurka jokatu beharko dute nork maila mantendu eta nor izango den maila galduko duen bosgarren taldea erabakitzeko. Azken-hirugarren sailkatu diren taldeak Urnieta A multzoan, eta Soraluze B multzoan izan dira eta elkarren aurka jokatu beharko dute. Joaneko partida asteburu honetan jokatuko da Soraluzen eta maiatzaren 29an 5:45etan, Benjamin Jaiaren amaieran Urnietan itzulerako partida erabakiorra. Animo mutilak!

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!