Gaur arratsaldean, Teodoro Hernandorena kultur taldeak antolatutako Pello Mari Otañoren heriotzaren mendeurreneko ekitaldiei amaiera eman zaie Intxaur pilotalekuan. San Millan, Jesusen Bihotza eta Pedro Mari Otaño Zizurkilgo hiru ikastetxeetako haur eta gaztetxoak izan dira protagonista. Amaia Agirre bertsolariarekin batera prestatu dituzten bertsoak abestu dituzte ipuin kontalariaren pasarteen artean. Otañoren bertso zaharrak, jaialdirako moldatu dituztenak nahiz bertso berriak kantatzearekin batera, dantzarien saioarekin amaitu dute bertsolari handiari gaztetxoenek eskainitako omenaldia.