Oreka TX txalapartariak, ostiral honetan Basteron

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 20a, 19:57

OREKA TX. Nömadak TX zuzenean. Eta gonbidatu berezia: Aziza Brahim
"Bidaiatzean osatu den musika da, eta entzutean bidaiatzera garamatza."
Andoaingo Bastero Kulturgunea. Maiatzak 21. 21:30.

Oreka TX txalapartariak, kontzertu-bidaia ikusgarri bat egitera gonbidatzen gaitu, agertokian musika eta irudiak uztartuz. Zuzenean jotzen diren kantak Nömadak TX filmako soinu bandan daude oinarrituak, baina horretaz gain, taula gaineko musikariek, pantaila bidez agertuko diren beste hainbat musikarirekin batera, India, Laponia, Sahara eta Mongolian barna ibiliaz sortutako musika interpretatuko dute.






AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!