Ekainaren 19tik aurrera, Gipuzkoako hamabi osasun etxek ez dute larunbatetan zerbitzurik eskainiko. Beste hamaikarekin batera, Amasa-Villabonako anbulatorioa izango da horietako bat. Erabakia, aurrezteari begira baino, dirua hobeto gastatzeko hartu dutela azaldu dute Osakidetzako arduradunek. Itxiko dituzten anbulatorioen ordez, asteburuak barne, 24 ordutan harrera eskaintzen duten bi anbulatorio gehiago irekiko dira Gipuzkoan, langile kopurua igoz.