Haur jaia Sorabillan, larunbat honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 19a, 19:28

Sorabilla auzoko Txiki Txokoak jaia antolatu du larunbat honetarako. Denboraldiko azken saioa da eta modu berezian ospatu nahi dute auzokideek. Auzoko haurrak Erretoretxean bilduko dira arratsaldeko 15:30ean eta beren joko, jolas eta ekimenak egingo dituzte, hilean behin egin izan duten moduan. Ondoren, txokolatada izango dute. Gurasoak eta auzotarrak ere gonbidatuta daude bertara daitezen.

Sorabillako Txiki Txokoa helburu jakin batzuen inguruan sortu zen orain hiru urte: auzoko txikienak elkar ezagutzea eta modu askotako ekintzak elkarrekin burutzea, eta bide batez, Sorabillako auzo nortasuna sustatzea. Gastu guztiak Sorabilla-Errotagain elkarteak eta gurasoek hartu izan dituzte bere gain hasieratik, Andoaingo Udalak dirulaguntza eskaerari ezezkoa eman ostean.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!