Naturbideen eguna ospatuko da igande honetan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 19a, 19:27

MAIATZAK 23, igandea.  Leitzaran bailaran ere ekitaldi desberdinak antolatu dituzte igande honetarako. Leitzaran Bisitarien Etxetik bertatik bizikletaz ibilaldia abiatuko da Plazaolako naturbidean eta uraren bailaran zehar.

Besteak beste, Segway ibilgailuan ibiltzeko aukera eskainiko da Plazaolako naturbidean. Eta, noski, Uraren Interpretazio Zentrora bisita egiteko aukera izango da.

Bestalde, tailerrak eta jokoak ere eskainiko dira: Kirol arrantzarako euliak egiteko tailerra, arrantzatzeko jaurtiketa praktikak, txapa tailerra,...

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!