Andoaingo Udalak jakinarazi duenez, azken berrikuntzak egiteko aurrekontua 500.000 eurokoa izan da. Kopuru hori guztia gainera, Ingurugiro Ministeritzaren kargu joan da.
Estatuko Gobenuaren izenean Francisco Jordán de Urries bertaratu zen Leitzaran bisitarien etxera. Udalaren aldetik, berriz, Estanis Amutxastegi alkatea, Jose Luis Vela lehen alkateordea eta Petri Romero Sustapen ekonomia saileko zinegotzia.
ERROMESEI BEGIRA, PLAZAOLAKO ATERPETXEA
Prentsaurrekoan ere, Geltoki auzunean, 8-10 lagunentzat aterpetxea zabalduko dutela iragarri zuten. Uztailaren 1ean irekiko dutela iragarri zuten.