Solaserako tartea hartu dute Larraulgo ordezkariek eta gerturatu diren legebiltzarkideek. Eskolari argi berdea ematen dion idatzia eskuetan dute larrauldarrek, baina Esuko Jaurlaritzak ez du pausorik ematen proiektu hori egin bihurtzeko.
Legebiltzarrak, martxoan egindako osoko batzarrean, babesa eman zion Larraulgo eskolari. Oraindik ordea, prozesua bere horretan dago. "Legea betetzen dugu, eskola txikia zabaltzeko eskatzen diguten haur kopurua badugu eta datozen urteetan ere beteko dugula ziurtatuta dugu; eskolarako eraikina ere udalak jarri du. Eskatzen den bakarra zerbitzua da eta hala ere, ez dute aurrerapausorik ematen", azaldu diete Jexux Mari Irazu guraso elkarteko kideak legebiltzarkideei. "Prest gaude presioa egiteko eta gure neurrian gaia bizirik mantentzeko, baina azken hitza Jaurlaritzarena da eta guk ezin dugu askorik egin horretan. Hortik aurrera, bide judiziala geratuko litzaizueke", adierazi die Jexux Mari Larrazabalek.