Gaur goizeko 11:00etan irekiko da Behobia-Donostia lasterketan izen emateko epea

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 19a, 10:53

Adi eskualdeko korrikalariok, azaroaren 14an egingo den lasterketa ospetsurako izen emate epea gaur bertan irekiko delako. Aurten 20.000raino igoko dute partehartzaileen kopurua eta aldaketa garrantzitsuak izango dira izen-emate prozesua errazte aldera. Jarraitu irakurtzen

ALDAKETAK IZEN-EMATE SISTEMAN

Aurreko urteetan, izen-emateen irekieraren lehen orduetan milaka eskaera momentu berdinean jasotzeak prozesua mantsotu eta kolapsoak sortzen zituen, arazoak, urduritasuna eta ezinegona sortuz, prozesuak berez, modu mailakatu batean eginda arazorik ematen ez duenean. Hori dela eta izen-emate sistema bi alditan eta modutan banatzea erabaki dugu eta ondorengo epeetan:

1go FASEA - "5/3 Ohikoen " izen-ematea eta Promozio Bereziak

1.1.- "5/3 Ohikoen" izen-ematea. Maiatzaren 19tik - 30era. Fase honetan azken 5 urtetan B/SS lasterketan gutxienez 3 izen-emate (2005, 2006, 2007, 2008 eta 2009 urteetako behin betiko izen emateak kontutan izanda) dituzten korrikalariek soilik eman ahal izango dute izena. Kontutan izan behar da EZ DELA BEHARREZKOA LEHEN MOMENTUTIK IZEN EMATEA, lekua ZIURTATUA BAITAGO 12 EGUNETAN zehar, maiatzaren 19tik 30era.

1.2.- adidas promozioa, Dortsal Solidarioak eta Pakete Turistikoak. Nahi duen guztiak, ohiko korrikalaria zein beste edonor, aukera hauen bitartez egin ahalko du izen-ematea maiatzaren 19tik aurrera aukera ezberdin hauen dortsal kopurua agortu arte. 

2. FASEA - Izen-emate orokorra

Epea: Ekainaren 1etik aurrera eta dortsalak agortu arte.

Bigarren fase honetan, prozesua arintzeko eta kolapsoak ekiditeko asmoz, izen-emate mailakatua egingo da bi pausutan. Lehen pausuan, aldi baterako (astebeteko epea) dortsal erreserba egingo da, eta izen-ematea inprimaki murriztu eta erraz bat betez egin beharko da. Bete ondoren automatikoki erreserbaren kode bat jasoko da bigarren eta azken pausua egiteko epe muga zehaztuz: gehienez aste batean egin beharko da izen-ematea, pausu honetan lasaitasunez gainontzeko datuak eman eta aukeratutako moduan (txartela edo transferentzia) ordainketa egin behar da. Izen-ematea epe muga honetan ez eginez gero automatikoki baliogabetua izango litzateke erreserba.

Lehen faseari (5/3 ohikoak) 7.200 dortsal dagozkio (libre geratzen direnak orokorrera pasako lirateke), fase orokorrean 10.000 dortsal inguru geratuko liratekeelarik. Gainontzekoak, 20.000 arte, adidas promozioa (1.000), Dortsal Solidarioak (1.500) eta Pakete Turistikoari (300) dagozkie.

Informazio gehiago eta izen emateko: behobia-sansebastian.com. webgune ofizialean.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!