Asteartean jakinaraziko dute Olatz Izagirre urnietarrari buruzko epaia

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 18a, 21:27

Gaur egin dute Paueko Auzitegian joan zen maiatzaren 6an atxilotu zituzten lau gazteen aurkako euroagindua aztertzeko saioa. Defentsak, euroagindua ez onartzeko, eta horrekin batera Olatz Izagirre urnietarra eta egun berean atxilotutako beste hiru gazteak aske uzteko eskatu du. Izan ere, datorren astearterarte ez dute erabakirik plazaratuko eta lau gazteak Seysses-eko espetxean itxaron beharko diote auzitegiak jakinaraziko duen epaiari.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!