Bertsolaritza ikastetxeetan Bertsozale Elkartearen eskutik

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 18a, 11:36

Bertsozale Elkarteak bertsolaritza lantzeko ikasturte osoko proiektua eskaintzen du ikastetxeetan. Bukatzear den ikasturte honetan 300 ikastetxek eta 15.556 ikaslek hartu dute parte. Araban, Bizkaian, Gipuzkoan eta Nafarroan hedatutako proiektua da.
Ikasturtean zehar egindako lanaren erakusgarri, haurrek prestatutako emanalditxoekin bertso jaialdiak eskaintzen ari dira ikastetxe eta herrietan, maiatza eta ekainean zehar.
Gipuzkoan "Ikastetxeak Bertsotan" izeneko 70 jaialditan 8.030 haur igoko dira oholtzara. Iparraldean "Bertsulari Ttiki Egunak" 20 ikastetxe eta 500 haur elkartuko ditu ekainaren 3an. Bizkaian 4.900 ikasleren eskutik 35 "Kantaldi" eta ikastetxeen arteko 6 "Topaketa" ospatuko dira. Araban "Topaketetan "750 ikasle eskualdeka elkartuko dira eta Nafarroan 1.414 ikaslek hartu dute parte Bertsopaper Lehiaketan eta honi lotutako 5 saio egin dira.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!