San Isidro eguna Amasan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 17a, 12:24

Maiatzak 15ean bi talderen arteko giza proba egin zen Amasan, San Isidro eguneko egitarauaren barruan. Eguraldi txarra izan arren euripean gogor aritu ziren mutilak. Lehenik, Orioko Heldu taldea aritu zen Zizurkildik ekarritako 800 kiloko harriari tiraka. Zortzi oriotarrek 31 plaza eta erdi egin zituzten 20 minututan. Ondoren Aiztondo-Oarso taldeko mutilak aritu ziren, talde hau amasar batek, asteasuar batek, hiru oiartzuarrek, errezildar batek eta bi zizurkildarrek osatu zuten. Bigarren talde hau izan zen garaile, 20 minututan 33 plaza egin zituztelarik.
 
Arientzako kanpaijoleek ere ikusmin handia sortu zuten inguratu ziren herritarrengan, inoiz ez baitzen egin horrelako erakustaldirik. Trikitilariek eta bertsolariek ere giroa alaitu zuten eta egun osoan euriak atertu ez bazuen ere, egunpasa polita izan zen.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!