Eskualdeko atletak IX. Zegama-Aizkorri Mendi Maratoian

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 16a, 22:59

Gaur egin da Zegama-Aizkorri Mendi Maratoiaren IX. edizioa. 454 atleta izan dira irteeran eta eguraldiaren baldintza gogorren ondorioz (elurra izan dute Aizkorri-Aratzen) 443 gizonezko eta 43 emakume heldu dira helmugara. Irabazlea, Kilian Jornet kataluniarra izan da eta emakumeen kategorian, Emanuela Brizio italiarra. Eskualdekoen artean, Imanol Arruti zizurkildarra izan da onena. Hona hemen sailkapenak:

GIZONEZKOEN SAILKAPENA:

1 - Kilian Jornet (Salomon-Santiveri Outdoor Team) - 3:56:30
2 - Aitor Osa (Independiente) - 4:08:25
3 - Miguel Heras (Salomon-Santiveri Outdoor Team) - 4:09:15
4 - Fernando Etxegarai (Euskal Herriko Selekzioa) - 4:13:30
5 - Ángel Arrieta (Independientea) - 4:19:12

EMAKUMEEN SAILKAPENA:

1 - Emanuela Brizio (Valetudo Skyrunning, Italia) - 4:47:50
2 - Nerea Amilibia (Euskal Herriko Selekzioa) - 5:09:54
3 - Ohiana Azkorbebeitia (Independientea) - 5:10:49

ESKUALDEKOEN SAILKAPENA:

61 -  IMANOL ARRUTI (Zizurkil) 04:58:51

101 -  JON ITURRALDE (Andoain) 05:12:25

206 - MIKEL LEGARRETA (Urnieta) 05:50:11

234 -  JOXEAN ALBERDI (Zizurkil) 05:58:07

235 -  URTZI FERNANDEZ (Andoain)  05:58:07

Sailkapen osoa ikusi: www.herrikrossa.com

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!