Hernani 2–1 Andoain, atzo Herriartekoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 16a, 13:21

16–22 Kadeteak | 22–15 Jubenilak | 22–18 Seniorrak

Hernaniko pilotalekuan final laurdenetako joaneko partidak jokatu zituzten atzo arratsaldean. Hernanin, Andoaingo seikoteak lan txukuna egin zuen baina etxekoak nagusitu ziren bi partida irabazita.

Tantoei dagokionez, 5 tantoko errenta dute hernaniarrek. Andoainen hurrengo ostiralean jokatuko den itzuliko partidan Hernaniko taldea gainditu eta finalerdietara pasatzeko aukera badute oraindik. Animo mutilak!

Andoain–Hernani
Maiatzak 21, ostirala. 20:30.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!