Atzo ostirala egin zuen azken bidaia Urnieta-Lasarte-Zubieta-Usurbil ibilbidea egiten zuen autobusak. 2009ko maiatzaren 15ean martxan jarri zen zerbitzua eta orduan herriko hainbat alderdi politikok bere poza gizarteratu bazuten ere, urtebera, autobus honek Urnietara etortzeari utzi dioenean isiltasuna da nagusi.
Orain arte zerbitzu hau egiten zuen autobusak astelehenetik aurrera Usurbil-Zubieta-Lasarte-ospitaleak ibilbidea egingo du. Beraz, Usurbildik Lasartera joateko eta itzultzeko zerbitzu hau erabiltzen zutenek zerbitzu berdina edo hobea izango dute aurrerantzean, aurrekoak egunean zazpi joan-etorri egiten bazituen, zerbitzu berriak hamairu egingo baititu. Bitartean, Urnieta zerbitzu berritik kanpo geratu da. Zerbitzu hau urtebeterako proba moduan jarria zen eta erabiltzaile gutxi izan ditu. Izan ere, ez egiten zuen ibilbidea, ez maiztasuna ez ziren herritarren beharretara egokitzen, eta aurretik Lasartera joateko auto partikularra erabiltzen zutenak erabiltzen jarraitu beste irtenbiderik ez zuten izan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!