Xabinaitor ikuskizuna Basteron, data berria

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 14a, 15:26

MAIATZAK 29, larunbata. 20:30. Aurreko ostiralean umorezko antzezlana eskaini behar zen Andoaingo Bastero Kulturgunean baina ezbehar larri baten ondorioz emanaldia atzeratu beharra izan zen.
Basterokoek dagoeneko data berria ipini dute. Aurreko emanaldirako sarrerak erosi zituztenek eta data berrian etortzeko aukerarik dutenek behintzat, lehen erositako sarrera berak balio du. Hala ere, dirua itzultzea nahi izanez gero, sarrera erositako toki berdinera jo beharko dute eta dirua itzuliko zaie. Hau da, Basteroko takilan edo bestela Kutxanet, Telekutxa edo Servikutxa zerbitzuetan. Oraindik orain hainbat sarrera salgai daude.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!