Konpartsa herrikoia Santio jaietan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 14a, 13:30

Aurten ere konpartsa herrikoia antolatuko du Oinkari dantza taldeak Santio jaietan. Santa Ana egunean, uztailaren 26an, izango da festa handia. Danborrada eta dantza uztartuko dira egun horretan eta 1994urtean edo aurretik jaiotako herritarrei bertan parte hartzeko deia egin diete antolatzaileek. Entseguak astelehenetan izango dira 20:30etatik 21:30etara Txermingo ikastolako ganbaran. Lehen entsegua maiatzaren 24an izango da eta lehen bi saioetan izango da izena emateko aukera. Animo, bada!


 
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!