Uztailaren 15ean hasiko dute Udalbiltzaren aurkako epaiketa

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 13a, 23:24

Guztira 22 lagun auzipetu dituzte, horien artean Karmele Urbistondo Urnietako zinegotzi ohia, eta fiskalak 10 eta 12 urteko kartzela zigorra eskatu du kide bakoitzarentzat, ETAko kideak izatea eta diru publikoa bidegabe erabiltzea leporatuta.

Auzitegi Nazionalak uztailaren 15ean hasiko du Udalbiltzaren aurkako epaiketa. Lehen zatia, uztailaren 15,16, 22 eta 23an egingo dute. Udako oporren ondoren, iralean, bigarren zatiari ekingo diote (hilak 7, 8, 9, 14, 15 eta 16an).

Javier Gomez Bermudez izango da epailea. Fiskalak orain bi urte egin zituen eskaerak. Auto berean, defentsak 2008an eskatutako lekukoak eta frogak onartu dituzte.

Baltasar Garzon epaileak hasi zuen Udalbiltzaren aurkako operazioa, 2003an. 13 lagun kartzelaratu zituen, eta Udalbiltzaren egoitzak ixtea erabaki zuen Garzonek.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!