Otaño: Bat bitan banatzen da mahai-ingurua

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 13a, 12:39

Atzo iluntzean, 'Otaño: Bat bitan banatzen da' maha-ingurua aurkeztu zuten Pello Esnal eta Xabier Euskitzek, Pello Mariren lan literarioa oinarrian hartuta. Aita Zabalak eginiko bilduma lanean oinarritu ziren eta hainbat pista emanaz, bien arteko lotura utzi zuten agerian. Bertan ziren diasporatik etorritako Pello Mariren biloba Susana Ardanaz 'Txuri' eta Amelia Otaño, Teodoro Hernandorena Kultur taldeko kideak (ekimenen antolatzaileak), alkatea eta eskualdeko hainbat herritarrekin batera.

Larunbatean, maiatzak 15, Otañoren mendeurrenaren harira antolatutako azken ekintza izango da, bertso saioa hain zuzen. 18:30etan Amaia Agirre, Uxue Alberdi, Amets Arzallus, Aitor Mendiluze, Jon Maia, Unai Iturriaga eta Anjel Mari Peñagarikano, gai jartzaile lanetan arituko den Xabier Amurizarekin batera, Intxaur pilotalekuan arituko dira kantuan.

Argazki gehiago ikusi

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!