Ikastolakoak Oiasso museoan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 13a, 11:40

Iragan astean Villabona-Zizurkilgo Jesusen Bihotza ikastolako LH 1. mailako ikasleak Irungo Oiasso museora joan ziren txango bat egitera. Goizean museoa bisitatu zuten, bertan, erromatarren garaiko aztarna ugari ikusi zituzten, arratsaldean berriz, ikastolatik Amasara joan ziren arratsalde pasa. Primerako eguraldia egin zuen eta oso ongi pasa zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!