Industrigune berria Andoainen

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 13a, 10:47

Sorabillako eta Aduna azpialdeko herri lurretan lur mugimendu handiak egin dira azken lau hilabeteetan. Lehenik, Villabonara doan errepide bazterreko zuhaitzak bota zituzten. Ondoren, Matxineko errekaren bidea aldarazi eta ura lur azpitik pasaraztea lortu zuten. Horretarako hoditeria eraiki zuten.

Handik igaro den edonork sumatu du Inquitex parean lur mugimendu handiak egiten aritu direla; lurrak mugitzearekin batera porlanezko horma handiak eraikitzen ari dira. Hiru motatako hormak eraiki dituzte: Hormigoizko ohiko horma, eskilara modukoa eta azkenik muro pantalla delakoa.

Azken hau Itasako gaialdean eta Arbitza baserriaren azpialdean eraiki da. Horma hori egiteko sistema hauxe izan da: 70 cm.ko zabalera duen zuloa ireki zuten, 150 metroko luzerakoa. Lurrean barrena, 12 metroko altuera eman zaio zuloari. Porlanez betetzean  mendiko lurra kentzeari ekingo zaio. Obra ikusgarria, beraz.
Hilabete hauetan lurrak mugitu eta horma eraikitzeko hogeita bi-hogeita bost lagun ibili dira denera. Maiatzera--ko amaituko dutelakoan daude. Hori amaituta, Itasako gaialdera iristeko saihesbidea eta gainerako zerbitzuak jarriko dituzte (argindarra, gasa, ura...). Hori urtearen amaie-rarako izango dela espero dute.

Denbora tarte horretan pabilioi batzuk eraikitzen hasiko dira. Lehen pabilioia 2011ko maiatzerako izatea espero dute. Itasako pabilioia ere epe horretan joango da, ekoizpen berrietarako lan eskaera handia dutelako. Itasak, beraz, lehendik dituen instalazioez gain

8.000-10.000 metroko pabilioia altxatuko du.
Sorabillako eremu horretara Lasarte-Oriako "Cocheras" industriguneko hainbat enpresa etortzekoak ziren. Izan ere, TSST autobus konpainia kokaturik dagoen eremu hartan etxebizitza ugari eraikitzeko egitasmoa dago. Luzatzen ari den geldialdi ekonomikoak, aldiz, etxebizitza asmo horiek guztiak gerarazi ditu. Epe erdira, hala ere, Cocheras inguru hartako 5-7 enpresa Sorabilla aldera etor litezke.

Gaurko egunean, Itasa kenduta, promotore partikularrak industria egitasmo ezberdinak bertara eramateko inbertsioa egiten ari dira. Andoaingo enpresaren bat edo beste ere industria eremu berri hartara joan liteke.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!