Aukera bat eta bakarra dauka Euskalduna taldeak Ohorezko Erregional mailan jarraitzeko. Hernaniren aurka garaipen sonatua lortu eta gero, Ordizia garaitu beharko du etxean. Asteburu honetan jokatuko da eta zalantzarik ez zaletuen laguntza ezinbestekoa izango dela.
27 punturekin dago Euskalduna eta 33 puntu ditu Ordiziak. Larunbat honetan Euskaldunak garaipena eskuratzen badu, sailkapeneko beheko aldea estutu egingo da. Hain zuzen, Ordizia sailkapeneko zulora eramaten ahalegindu behar dute, urdiñak hortik aterazeko.
Denboraldi amaieran garaipenak pilatzea besterik ez zaio geratzen Andoaingo taldeari. Ordiziari irabazi eta hurrengo bi jardunaldietan ere gauza bera egin beharko luke Zarautz eta Idiazabal taldeen aurka. Zaila izango da bai, baina ezinezkoa ez.
INFANTILA
EUSKALDUNA–GURE TXOKOA
Igandea, 16. 12:00, Ubitarte
Andoaingo gaztetxoak maila bikaina erakusten ari dira. Etxean bertan partida garrantzitsua jokatuko dute igande honetan, finalera sailkatzeko bidean.