Urnietako ikasleek energia hizpide dute Eskola Agenda 21 ekimenaren baitan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 12a, 21:48

Atzo, maiatzak 11, Urnietako 4 ikastetxeetako ikasle ordezkariak Eskolako Agenda 21 proiektuaren barruan aurreikusten den ikasleen arteko foroan izan ziren Lekaio Kultur Etxean.
Asmoa, urte guztian egindako lana bateratzea zen, udal ordezkariekin egingo
den bilerara, lana bateratua eramateko. Guztira 40 ikasle ordezkari eta 4
ikastetxeetako 6 irakasle bildu ziren bertan. Aurten landutako gaia ENERGIA
izan da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!