Beñat Iguaran amasarra, Plazatik Gaztetxerako lehen bertso kanporaketan irabazle

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 12a, 16:17

Joan zen ostiralean eman zitzaion hasiera IX. Plazatik Gaztetxera txapelketari, Debako Gaztetxean jokatu kanporaketarekin.
50-60 entzuleren aurrean aritu ziren Beñat Iguaran, Asier Azpiroz, Hodei Iruretagoiena, Ander Solozabal, Maddi Gallastegi eta Irati Erkizia.
Beñat Iguaranetzat izan zen Debako kanporaketan sari gisa ohiko bihurtu den ogi opil erraldoia, baita ekainaren 5ean Mutrikuko Gaztetxean jokatuko den finalerako txartela ere.
Hurrengo saioa datorren ostiralean, maiatzaren 14an, Soraluzeko Gaztetxean izango da. Afaria 20.30ean eta saioa 22.30ean. Hauek dira bertan parte hartuko duten bertsolariak: Ander Lizarralde, Eneko Beretxinaga, Ander Elortegi, Ekhi Erremundegi, Patxi Iriarte, Aitor Urbieta.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!