Asvinenea elkarteak eta Ganbara eta Itzala tabernek sustatuta, eta Andoaingo Udalaren laguntzarekin, apirilean KATEANDO izeneko antzerki saioak eskaini dira Andoaingo Ganbara eta Itzala tabernetan. Lau ikuskizun, bakoitzetik bi emanaldi. Publikoak, behin emanaldia bukatutakoan, papeleta sistema baten bidez, "nota" jarri zien ikuskizunei eta erabakia estu-estu egon bada ere, Josune Goenaga izan da irabazlea. Lana ikusi ez zutenek, eta ikusi zutenek berriro ikusi nahi badute, May Gorostiagaren "Presente!" lanarekin batera eskainiko da, maiatzaren 15ean, larunbata, gaueko 22:00etan berriro ere Bastero Kulturguneko ekitaldi aretoan.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!