Egapeko DBHko 1. mailakoak bertsotan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 12a, 14:06

Astearte arratsaldean, Urnietako udal frontoia bertsolariz eta bertsozalez bete zen. Bertan, Egapeko 3. zikloko ikasleak eta egapeko DBHko 1. mailakoak bertsotan aritu ziren, ikasturtean zehar landutakoa erakutsiz. Entzundako bertsoen artean aipatu irakasleen haserreak, ipuinak, kantak, animalien mendekuak, zirkuko gorabeherak…
Frontoian bildutako guztiek aukera izan zuten bertso politak entzuteko eta txaloekin hainbat doinu jarraitzeko, hau da, giro gozo eta alaiez gozatzeko.
Saioaren bukaeran, aurtengo ikasturtean bertso jardunean gidari izan den Jokin Labaienek merezitako omenalditxoa jaso zuen ikasle guztiek bertsoa eskaini ziotenean.
Bertsolaritzak gure ikastetxean duen indarra agerian geratu zen, udal frontoian.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!