Ikastolakoak, naturarekin bat

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 12a, 11:22

Txanela proiektuaren baitan, naturaren inguruko gaiak lantzen, aztertzen eta ikasten ari dira Jesusen Bihotza ikastolako ikasleak. Hori dela eta, LH2ko ikasleak Amasa aldera joan ziren aurreko astean. Lehenik eta behin Arratzainera igo, handik Otsabiko parkera, ondoren Amasara eta azkenik, berriz ere ikastolara. Bidean, landare asko eta ezberdinak ikusi zituzten: gorostia, pinua, haritza, palmondoa, urritza, arbustua... Eta nola ez, baita animaliak ere: oiloak, oilarra, zaldia, txakurra, katuak, tximeletak, sugandila, txoriak... Asko ikasteaz gain, primeran pasa zuten.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!