Igandean, maiatzaren 16an, egingo dute irteera Sagain taldeko kideek. Jaizkibel mendian barrena ibiliko dira, kostaldeko txokoak ezagutuz. Goizeko 08:00etan irtengo dira Asteasutik eta arratsaldean itzuliko dira herrira. Izena emateko, Asteasuko kiroldegira joan behar da osteguna baino lehen. Antolatzaileen esanetan, igandean eguraldi txarra eginez gero, beste ibilbideren bat aukeratuko dute, kostaldeko ibilaldia beste egun baterako utziz.
AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!