Izagirreren aurkako euroagindua hurrengo asteartera arte atzeratu dute

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 11a, 15:16

Izagirreren aurkako euroagindua hurrengo asteartera arte atzeratu dute. Kazeta.inforen arabera: "Paueko Auzitegiak goiz huntan aztertu behar zuen Poliziak joan den astean Lapurdi atxilotu zituen Olatz Izagirre, Karlos Renedo, Gaizka Likona eta Asier Coloma gazteen aurkako euroagindua. Alta, espainiar Auzitegi Nazionalak agiriak ez dituenez igorri, auzia bertan behera geratu da. Heldu den asteartean eginen dute. Ondorioz, Seysses-eko espetxera bidali dituzte berriz lau gazteak. 60 bat lagun joan dira Euskal Herritik Pauerat gazteei sostengua emateko".

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!