Villabonako Hassan Ait Chaou bosgarren III. Anboto Kilometro Bertikala mendi lasterketan

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Pasa zen larunbatean III. Anboto Kilometro Bertikala deituriko mendi lasterketa egin zen. 200 atletatik gora izan ziren lasterketa bukatu zutenak eta gizonezkoetan Didier Zago frantziarra izan zen garailea, 39:28ko denbora eginda; emakumeen kategorian, Nerea Amilibia aiarra izan zen azkarrena 50:16ko denborarekin. Bertan izan ziren eskualdeko atleta batzuk, Villabonan bizi den Hassan Ait Chaouk bosgarren postua lortu zuen 43:06ko denborarekin; 34. sailkatu zen Zizurkilgo Balen Tolosa 49:25ko denbora eginda, eta 125. Mikel Elola adunarra 58:57koa izan zelarik bere marka.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!