Mikel Rodriguez andoaindarrak bigarren postua lortu zuen Altzako II. Herri Biran

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri

Larunbat arratsaldean egin zen Donostiako Altza auzoko Herri Biraren II. edizioa. 71 atleta iritsi ziren helmugara eta garailea Mikel Albeniz donostiarra izan zen 23:11ko denborarekin; bigarren postuan Mikel Rodriguez andoaindarra sailkatu zen 23:20ko denbora eginda. 41. postua Josu Villaseñor andoaindarrarentzat izan zen 30:24ko denbora eginda, eta 55. postua Urnietako Idoia Esnaolarentzat 33:29ko denborarekin. 

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!