Aizkardirekin goiz buelta maiatzaren 16an

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 10a, 13:01

Maiatzaren 16an izango da Aizkardi mendi taldearen goiz buelta, 23an beharrean. Amasa-Villabonan PR moduan izendatutako ibilbidea zeharkatuko da: Lastur, Kanalak, Urdausurrbilgo borda eta Komizartik itzulera. Irteeran parte hartu ahal izateko ez da izenik eman behar, nahikoa da maiatzaren 16an Olaederra kiroldegiaren atarira agertzea; 08:00etan.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!