Oinkari-Korrontzi ETBko grabaketarako ikusleak behar dira

Erabiltzailearen aurpegia Aiurri 2010ko mai. 10a, 12:09

Mungiako Korrontzi folk taldeak eta Oinkari dantza taldeak beraien emanaldi berria grabatuko dute datorren ostiralean (maiatzak 14) Miramongo ETB-ren egoitzan. Oinkariko kideek grabaketa hori burutzeko ikusleak behar dituztela jakinarazi dute eta ikusle gisa grabaketan parte hartzeko interesa duten herritarrei lehenbailehen 660139380 telefono zenbakira deitzeko deia egin diete. Ostiralean, arratsaldeko 18:30etan abiatuko da autobusa Olaederra kiroldegiaren paretik, 23:00tan etorriko da bueltan. Doako autobus zerbitzua izango da.

AIURRI hedabideak eskualdeko nortasun hitzak jaso eta zabaltzen ditu. Harpidedun eginda, tokiko albisteak euskaraz lantzen dituen komunikabidea babestuko duzu.
Egin AIURRIkide!