Villabonako Euskal Herrian Euskaraz taldeak antolatuta, euskararen aldeko eguna izan zen maiatzaren 8a. Goizetik gauera luzatu ziren ekintzak: Diana eta buruhandien kalejira, haurrentzako krosa, Oinkari eta Loatzo taldeen emanaldia, bertso bazkaria, batukada, afaria, Kantuki taldearen dantzaldia... Adin guztietako herritarrei zuzendutako ekintzek harrera beroa izan zuten.